Sanikolasak Orion bihartik larunbatera

0

Hotzari aurre egiteko bost egunetako egitaraua antolatu du festa batzordeak.

Hau da jaietako programazio osoa:

Abenduak 5, San Nikolas bezpera

  • 10:30 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan
  • 19:00 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin
  • 20:00 Festen hasierako deiadarra. Mikel Amilibia omenduko dute. Pello eta Nikolasak, Danbolin Musika Eskolak, Salatxo Abesbatzak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute.
  • 23:00 GIRANICE taldearen kontzertua plazan
  • 0:00 IBAI MARINen kontzertua plazan

Abenduak 6, San Nikolas eguna

  • 10:00 Kamel Ziani krosa: benjamin, alebin eta infantilentzat Mendibeltz ondoko parkean
  • 11:00 Meza Salatxok kantatua
  • 12:00 Salatxo abesbatza kantuan, Zakilaneko aldapan
  • 12:30 Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta
  • 17:00 Pilota jaialdia pilotalekuan.
  • 18:00 Aukeran dantza taldearen FUSIOA emanaldia plazan.
    Ondoren: TALAIMENDI txaranga kalez kale
  • 22:30 Bertso saioa Karelan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Egoitz Eizagirre. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea
  • 22:00 TRAKETS taldearen kontzertua plazan

Abenduak 7, Umeen eguna

  • 11:00 Gaztetxoen udalbatzarra eta Atsolorra
  • 11:30 Puzgarriak pilotalekuan
  • 12:30 Herri kirolak plazan
  • 17:30 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin
  • 19:30 AKERBELTZ taldearen kontzertua plazan
  • 23:00 AKERBELTZ taldearen kontzertua plazan

Abenduak 8, Kuadrillen eguna

  • 6:00 Gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan
  • 9:00 3×3 saskibaloi txapelketa Karelan LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat
  • 12:00 Trikipoteoa
  • 12:30 DJ Porrue, umeentzako ekitaldia plazan
  • 14:00 Herri bazkaria pilotalekuan
  • 15:00 3×3 saskibaloi txapelketa Karelan DBH1etik gorako ikasleentzat
  • 17:00 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin
  • 17:00 Dardo txapelketa Estropalari kalean
  • 19:00 BURRUNBA elektrotxaranga kalez kale, Bikamiotan hasita
  • 23:00 GARI eta IÑAKI trikitilariak plazan
  • 0:00 ZOPILOTES TXIRRIAOS taldearen kontzertua plazan
  • 1:00 GARI eta IÑAKI trikitilariak plazan

Abenduak 9, Banderen bedeinkazioa

Egitaraua tabernarien laguntzarekin

  • STRAPALUCIO txaranga kalez kale egun osoan
  • 13:00 Banderen bedeinkazioa elizan
  • 14:30 Bazkaria Karela kiroldegian
  • 17:00 Herri kirolak plazan
  • 23:00 Fan&Go taldearen kontzertua plazan