Prostituitzera behartutako 12 emakume askatu dituzte Bilbon eta Benidormen

0

Prostituitzera behartzen zituzten 12 emakume nigeriar askatu ditu Espainiako Poliziak Bilbon eta Benidormen, eta 14 lagun atxilotu ditu. Poliziaren arabera, lau talde proxeneta elkarlanean aritzen ziren emakumeak Nigeriatik Espainiara eramateko, eta emakume bat arduratzen zen dirua zuritzeaz.

Ohar bidez Espainiako Poliziak adierazi duenez, 14 atxilotuetatik bederatzi Bilbon atzeman ditu, lau Alacanten eta bakarra Tuteran.

Nigerian atzematen zituzten emakumezkoak eta egunero prostituitzera behartzen zituzten. Emakumeek 30.000 eta 35.000 euro bitarteko zorra pilatzen zuten Nigeriatik Espainiara eramateagatik eta budu erritualak egiten zizkieten. Atzerapen txiki bakoitzeko 5.000 euro handitzen zen zorra.