Bilboko TAO-ko langileen protestak arazoak eragin ditu zirkulazioan

0

Zenbait eragozpen izan da San Mameseko sarbidean TAOko langileek egindako protestaren ondorioz, errei batzuk itxi eta AP-8ko sarbidea itxi egin behar izan baitute.

Horren ondorioz, ilara txikiak eta atzerapenak sortu dira goizeko lehen orduan.

Aurreko astelehenean ere, otsailak 5, Eysa-Cycasa TAO zerbitzua kudeatzen duen enpresako langileek protesta egin zuten, eta horrek ere zirkulazioan eragin zuen.

Bilboko TAOko langileak urtarrilaren 2az gero egiten ari diren greba mugagabearekin amaitzeko beste saiakera bat egingo dute gaur, astelehena, Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu baititu bi aldeak.