Emakume bat larri zauritu da, auto batek kamioi baten aurka talka eginda Legution

0

27 urteko emakume bat larri zauritu zen atzo arratsaldean, Legution (Araba) gertatutako istripu batean. Emakumearen autoak kamioi baten aurka talka egin zuen N-240 errepidean.

Suhiltzaileek biktima erreskatatu behar izan zuten. Ondoren, emakumea Santiago Ospitalera eraman zuen anbulantzia batek.