Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Bidarten

0

70 urteko emakume bat hil du gaur, ustez, bere bikotekideak (80 urte ditu) Bidarten. Ustezko hiltzaileak ehizako eskopeta batekin tiro egin dio.

Emakumearen senideek Poliziari eman diote abisua eta agenteak berehala joan dira bikotearen etxebizitzara.

Hainbat orduz etxean gotortuta egon ostean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du. Ondoren ospitalera eraman dute, antza barbiturikoak hartuta.

Baionako fiskalaren arabera, eskopeta batekin tiro eginda hil du emakumea.