Sexu-erasoa egin zioten emakume bati Bilbon ostegunean

0
102

Emakume batek pasa den astean sexu-erasoa jasan zuela salatu du Bilbon, eta ustezko erasotzailea, 38 urteko gizonezkoa, atxilotu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Sexu-erasoa ostegun gauean gertatu zen. Emakumea eta gizona hartu-emanetan hasi ziren Iturralde auzoko taberna batean. Denboratxo bat elkarrekin igaro ostean, gizonak gaua haren etxean igarotzea proposatu zion emakumeari —gizona ostatu bateko gela batean bizi da, alokairuan—. Une batean, emakumea lotan zegoela, gizonak sexu-erasoa egin zion. Emakumea ihes egiten ahalegin du zen, baina gizona bere horretan jarraitu zuen.

Geroago, emakumeak lagun bati hots egin zion telefonoz eta haren laguntzaz erasoaren tokitik ihes egitea lortu zuen.

Emakumea osasun zentro batean artatu zuten. Behin osasun arreta jaso ostean, salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzaren aurrean.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu zuen eta agenteek hainbat ebidentzia aurkitu zituzte sexu-erasoaren tokian bertan. Ikerketa horren ondotik, Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean, ustezko erasotzailea delakoan. Sexu-eraso delitua leporatu diote gizonezkoari.