Horrelakoa izango da AHTaren Donostiako geltokia

0
139

Abiadura handiko trenaren Donostiako geltokia 2019. urte amaieran hasiko dira eraikitzen. Lanak Eitipsa Cinsa-Jon Montero aldi baterako enpresa elkarteak gauzatuko ditu eta aurrekontua 861.000 eurokoa izango da.

Donostiakoa izango da hiru euskal hiriburuetatik lehendabizi eraikiko duten geltokia. Bilboko geltokiaren xehetasunak martxoaren 8an aurkeztu zituzten eta gaur Donostiako proiektua ezagutarazi dute.