Aurtengo Donostiako Aste Nagusia, askotarikoa eta gustu guztietarako

0
79

Jaietako Zinegotzitzak 2018ko Aste Santuko egitarau askotarikoa prestatu du, adin eta gustu guztietako jendearentzako ekitaldiekin, hainbat estilo eta joera barnean bilduz. Hala, donostiarrek nahiz abuztuaren 11tik 18ra gurera datozen bisitariek Saguesko gauetan musikaz eta dantzaz gozatzea eta tarte atsegin bat igarotzea du helburu aurtengo egitarauak. Amaia Montero, Zea Mays, Dvicio, Iseo & Dodosound with the Mousehunters, Álvaro Soler, Vendetta, Marky Ramone eta Jarabe de Palo, ordena horretan, ariko dira aurtengo Aste Nagusian, Alfonso Gurpegui zinegotziak jakitera eman duenez.

Jaien hasierari dagokionez, hala adierazi du zinegotziak: “Aste Nagusiaren kanoikadan, Artillero, musika eta zalapartarekin batera, aurtengo protagonista SONAKAY taldea izango da, eta seguru gaude musikari hauek ukitu berezi eta kalitatezkoarekin interpretatuko dutela himnoa”.

Era askotako eta entzute handiko pertsonak eta elkarteak izan dira orain arte ekitaldi horren buru: kulturako ospe handiko pertsonak, hala nola Ainhoa Arteta; Realeko (2009) futbolariak eta Bruesa GBCko jokalariak (2006 eta 2008); hiriko elkarte eta taldeak, hala nola danborradetako Danbor Nagusiak (2001); “Piratak” kolektiboa (2012); Easo Koroa (2015 eta 2017); Eskola Dantza Taldea (2015), Kresala Dantza Taldea (2017) eta abar.

“Uda honetako kartelei dagokienez, Aste Nagusiaren eta Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketaren irudiak oso freskagarriak eta udatiarrak dira. Aste Nagusikoak, jaiaz, izozkiez eta kaleaz gozatzeko gonbidapena egiten du, eta Ángel Blanco Egoskozabal da egilea. Aurkeztu diren 91 irudien artean berea izan da irabazlea”, jakinarazi du Alfonso Gurpeguik.

“Eta hautatutako beste irudia, kasu honetan Su Artifizialen 55. Nazioarteko Lehiaketarena, Marian Lázaro Martín argazkilariaren lana da. Suak, urteroko moduan, Alderdi Ederreko protagonista izango dira, abuztuaren 11tik 17ra, gaueko 22:45ean, lehiaketa modalitatean, eta amaitzeko, larunbatean, hilaren 18an, sua eta musika uztartuko dituen ikuskizun bat izango da, Aste Nagusiari azken dotorea emateko”.