Azken eraso matxista gaitzesteko elkarretaratzea Donostian

0
107

Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du Alderdi Ederren hirian gertatutako azken eraso matxista gaitzesteko.

Bertan parte hartu dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-talde guztietako hainbat ordezkarik.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu duenez “Udalak eta Udalbatzak eraso sexistak sobera daudela adierazi nahi izan dute irmoki”.

Alkateak adierazi duenez “mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu”.