Oraingoz hiru gizon zigortu dituzte sexu-abusuengatik aurtengo sanferminetan

0
89

Hiru gizonezko atxilotu eta zigortu dituzte Iruñean sexu-gehiegikeriak egiteagatik, sanferminak uztailak 6an hasi zirenetik. Kasu guztietan ukituak egin zizkieten emakumeei.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren prentsa bulegoak zabaldutako informazioaren arabera, ebazpenak epaiketa arinen bidez eman dituzte, Iruñeko Guardiako Epaitegian.

Halere, ez dituzte zehaztu zeintzuk diren ezarritako zigorrak, idazkari judizialek ebazpenak eta autoak prentsa zerbitzuetara ez zabaltzea erabaki dutelako.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide batek Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioko epaileari, hots, ‘La Manada’ epaitu zuenari, leporatu zion biktimaren datuen filtrazioa eta horren ondotik etorri da neurria.