Alerta laranja Nafarroan eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, euriteengatik

0

Gaur eta bihar alerta laranjan eta abisu horian izango dira, hurrenez hurren, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoa. Ordubetean metro koadroko 15 eta 40 litro artean pila daitezkeela iragarri dute meteorologoek.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, abisu horia 21:00etatik aurrera izango da indarrean osteguneko 12:00ak arte. Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, ordubetean 15 l/m² pila daitezke isurialde atlantikoko hainbat tokitan, batez ere ekialdean (asteazkenean) eta kostaldean (ostegunean). Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait tokitan trumoitsuak; baliteke zenbait lekutan handiak izatea eta txingorra egitea, bereziki ekialdean (asteazkenean) eta kostaldean (ostegunean). Ekaitz-guneetan baliteke haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izatea.

Euskalmeten esanetan, giro motela izango dugu gaur eta bihar. Ostiralean, prezipitazioak gutxituz joango dira eta arratsalderako, atertzera egingo du. Tenperaturek gorako bidea egingo dute berriz.