Donostia Hiria Pilota Txapelketaren aurkezpena

0

Donostiako alkate Eneko Goiak, Aspe eta Asegarce enpresetako ordezkariek eta txapelketan parte hartuko duten pilotariek beste urtebetez Atano III frontoian jokatuko den Donostia Hiria Pilota Txapelketa aurkeztu dute.

Txapelketak lau pilota-jaialdi izango ditu eta aurten ere puntako pilotariek parte hartuko dute, gainera bi enpresek txapelketarako pilotariak nahastea adostu dute, aparteko ikuskizuna eskaintzeko, hala nola; Olaizola II, Rezusta, Irribarria, Albisu, Arteaga II, Altuna III, Imaz eta Zabaleta.

Txapelketa abuztuaren 28an hasiko da ‘Txakoli K Pilota’ Desafioarekin eta bikote onenek irailaren 1ean jokatuko dute finala Atano III frontoian.