Donostiako Udalean Euskararen erabilera normalizatzeko 6. plangintza onartu da

0
95

Donostiako Udalak Euskararen Erabilera Normalizatzeko 6. Plangintza ipini du martxan. Plangintza honen garapena bost urtez luzatuko da (2018-2022). Donostiako alkate Eneko Goiak eta Euskara zinegotzi Miren Azkaratek aurkeztu dituzte gaur plangintzaren nondik norakoak, hain zuzen ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak “Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Irizpide Orokorrak eta Plan Nagusia” onartzearekin batera ezarritako irizpideak jarraituta egindako plana.

Aurreko planek ere bazuten helburu euskara, zerbitzu-hizkuntza izateaz gain, lan hizkuntza ere izatea. Baina oraingoan bi helburu orokor horiek askoz zehazkiago jaso dira eta, ondorengo ebaluazioei begira, bakoitzari eman zaion pisuak –%20 zerbitzu-hizkuntza, %80 lan-hizkuntza–, argi adierazten du zein den hurrengo urteetako erronka nagusia.

Eneko Goia alkateak azaldu du, hemen ere barruko erabileran jarriko dela arreta berezia; udal administrazioaren esparru guztietan bi hizkuntza ofizialak erabiltzea lortu nahi da, bai ahoz eta bai idatziz. Hau da, Donostiako Udaleko jarduera-esparru guztietan, euskarak, zerbitzu- hizkuntza izan behar du herritarrekiko harremanetan eta baita administrazio barruan lan egiteko hizkuntza ere. Donostiako Udalak bi ardatz horien inguruan egingo du lan eta lehenengo aldiz Bikain ziurtagiriak erabiltzen duen metodologia erabiliko du.