Carlos Peña igerilariaren munduko errekor solidarioa lortzeko saiakera

0

‘Itzali argia eta igeri egin’ lelopean, Carlos Peñak munduko errekor bat hausten saiatuko da abuztuaren 20an Urumea ibaian. 24 orduz geratu gabe bizkarrez igeri egin beharko du, kasu honetan gainera ekintza honetarako bereziki moldatuak izan diren betaurreko berezi batzuekin. Ondorioz, ezingo du ia ezer ikusi, modu honetan erretinosi pigmentario gaitzak eragiten dituen ondorioak ezagutuz eta ikusmen urritasuna dutenen azalean jarriz.

Peñak irabazi asmorik gabeko dameTVision kultur elkarteari eskainiko dio proba. Aspalditik erretinosi pigmentarioaren aurkako borrokan dihardun Ibón Casas eragilearekin batera elkarte honen helburua lortzen lagundu nahi du. Izan ere gaixotasunak 25.000 lagunei eragiten die Estatu osoan, ehunka mila mundu osoan eta horietako bat da Ibón Casas. Erretinosi pigmentarioa erretinari eragiten dion gaixotasun degeneratiboa izanik, aurrera egin ahala, ikusmena galduz joaten dira, batzuk erabat itsu geratu arte.

Errekorra lortzeko saiakera honekin, igerilariak dameTVision proiektua babestu nahi du. Helburua gaixotasuna ezagutarazteko dokumental bat egitea da eta Ibón Casasek Los Angelesera egindako bidaia erakutsiko luke, bertan Stevie Wonderrekin elkartzen saiatzeko eta ‘gaixotasun arraro’ honen aurkako borrokan parte hartzera proposatzeko.

Marka saiakera berria abuztuaren 20an izango da Ur Kirolak Arraun Klubeko egoitzetik abiatuta. Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek adierazi duenez: ‘beste hainbatetan bezala, Udalak kirola eta elkartasuna uztartzen dituzten ekimenak babesten ditu eta erronka zail honen aurrean hiritarrak bertara joateko deia egin nahiko nuke. Bestetik ere, Carlos eta Ibón zoriondu nahiko nituzke haien konpromezua eskertzekoa baita’.