“Tokiko Produktuekin Konprometituta” sarira hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu da

0

Hirugarren urtez jarraian, Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez, «Tokiko produktuarekin konprometitutako» sariak emateko deialdia egin du. Helburua da publikoki aintzatestea hiriko ostalaritza-establezimenduak eta saltokiak, baldin eta beren enpresa-jardueran hobeto integratzen badute tokiko nekazaritzako elikagaien produktua, eta aintzatespena Donostiako nekazaritzako elikagaien ekoizleei.

Marisol Garmendia Bultzada Ekonomikoko zinegotziaren esanetan, «sari batzuen hirugarren edizioa da aurtengoa, eta sari horiekin Donostiako establezimenduek bertako produktuaren alde egiten duten lan garrantzitsua aitortzen dugu. Administrazioak tokiko produktua sustatzeko politikak jartzen ditu abian, baina ekimen partikular eta indibidualik gabe ez genuke lortuko azken kontsumitzailearengana hain sakon iristea».

Konpromisoa baloratzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: tokiko produktuak produktuen eta zerbitzuen eskaintzan duen presentzia, tokiko produktua oinarri duten sustapen-, komunikazio- eta marketin-ekintzak eta nekazaritzako elikagaien tokiko produktua eta ekoizleak aintzatesteko egiten diren ekintza guztiak.