Estaldura bereziko EPEan izena emateko epea apirilaren 30ean amaitzen da eta 657 interesdun daude dagoeneko.
Osasun sailburu Alberto Martínezek argitu duenez, “dauden tokian daudela bilatuko dugu BAME”. Forbesek antolatutako Health care Summit jardunaldian azaldu du, eta bertan izan dira Mónica García Osasun ministroa, beste autonomia erkidego batzuetako kontseilariak, osasun-arloko profesionalak eta arlo horretako kudeatzaile adituak.
Martínez Euskal Osasun Itunaren berri emateko gonbidatu dute ekitaldira, eta aukera aprobetxatu du Euskaditik bultzatutako ekimenak azaltzeko, osasun-sistema nazional osoak duen erronka nagusiari erantzuteko, Euskadiri ere eragiten baitio, besteak beste, medikuen defizitari, batez ere lehen mailako arretan.
Dagoeneko 657 pertsona daude izena emanda Familia Medikuei, Pediatrei eta Psikiatrei zuzendutako Estaltzeko Zailak diren Lanpostuetarako EPEan. Lan-eskaintza publikoa 143 lanposturekin deitu zen, eta, eskaintzen dituen baldintzak direla-eta, interesa piztu du Euskadin eta Euskaditik kanpo. Izena emateko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. (Estaltzeko zailak diren lanpostuetarako EPEa)
Sailburuak adierazi du Euskadiren ekintza ez dela hor amaitzen. EPE honen kanpaina amaitu ondoren, maiatzean beste kaptazio-kanpaina bat hasiko da Gaztetze eta Fidelizazio Planaren esparruan, gazteei, R4 eta R5 (BAMEren azken ikasturteak) eta egresatu berriei zuzenduta. Kontrataziorako baldintza erakargarriak eskaintzen dituen plana, ordainsarien ikuspegitik, bai eta lan baldintzen eta garapen profesionalaren ikuspegitik ere.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak kanpaina bat zabaldu dute sare sozialetan eta bitarteko digitaletan, kasu bakoitzean dagokion xede-publikoari zuzenduta, autonomia-erkidego osoan eragina izan dezan.
Sailburuak adierazi duenez, apustu hori ez da erraza, osasun-sistema publiko guztiak erasaten baititu mediku faltaren ezohiko errealitate horrek, baina ez gaude prest geldik geratzeko, eta dauden lekuetan daudela bilatuko dugu BAME.
GAZTETZEKO ETA FIDELIZATZEKO PROGRAMA
Gainera, eta mediku eskasia arintzeko neurrien artean, Osakidetzak Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa jarri du abian, talentua erakartzeko eta prestakuntzako egoitzaldia amaitzen duten langileak erakartzeko, sisteman jarrai dezaten. Euskal osasun zerbitzuak prestakuntza handiena duten pertsonak sartu nahi ditu bere plantillan, osasunaren arloan planteatzen diren erronkei erantzuteko eta, horrekin batera, kategoria mediko batzuetan dagoen profesional-faltari aurre egiteko.
Osakidetzak lan-baldintza erakargarriak eskaintzen ditu talentua erakarri eta mantendu ahal izateko, hala nola iraupen luzeko kontratuak, ordainsari erakargarriak edota kontziliazio-neurriak. Horiek guztiak beste autonomia erkidegoetan prestakuntza jasotzen ari diren azken urteko egoiliarrentzat eskaintzen ditu, halaber. Helburua, Osakidetzaren 2024-2028 aldirako Giza Baliabideen Plangintza Estrategikoan jasotzen den bezala, bikoitza da: «Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan behar bezalako estaldura bermatzeko planteatzen diren beharrei erantzutea» eta «lan-baldintza egokiak sortzea, osasuneko profesionalak konprometituta senti daitezen eta arreta-eredu berrien diseinuan eta ezarpenean zeregin aktiboa izan dezaten».
Neurriak aurten prestakuntza amaituko duten egoiliarrentzat dira, edozein espezialitate medikotakoak, bai Osakidetzakoak, bai EAEtik kanpoko beste osasun-sistema batekoak. Zer eskaintzen du Osakidetzak?
- Iraupen luzeko kontratuak: 3 urtera arteko kontratua Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programaren barruan, edo azken hautaketa-prozesuan bete gabe geratzen diren plaza hutsak betetzea.
- Soldata erakargarriak: Urteko 56.629,63 euroko oinarrizko ordainsaria, antzinatasuna, ospitalizazioagatiko osagarriak eta autokontzertazioarekin batera.
- Lan-baldintzak:
- Baimenak eta oporrak:
- 28 laneguneko oporraldia.
- Norbere eginkizunetarako 6 egun.
- Lana eta familia kontziliatzeko eskubideak.
- Ordainsari-hobekuntzak: ordainsari osoak aldi baterako ezintasunean.
- Itzarri – BGAErako sarbidea.
- Baimenak eta oporrak: