Euskadik eta Bavariak aldebiko lankidetza indartu dute segurtasunaren arloan

0

Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea eta Victoria Landa Ertzaintzako zuzendaria Bavariako eskualdera joan dira aste honetan, Euskadiren eta Bavariako estatu librearen arteko aldebiko lankidetza indartzeko asmoz.

Bisitan, Iñaki Gangoiti Ertzaintzaren Kanpo Lankidetzarako buruak eta Iñigo Ortiz Bavariako lotura-ofizialak osatutako euskal ordezkaritzari harrera egin diote Bavariako Barne ministro Joachim Herrmannek eta Bavariako Poliziako presidenteak, eta polizia munichtar-aren eta BLKAko arduradun teknikoekin bildu dira gai estrategikoak jorratzeko, hala nola zibersegurtasuna, ekitaldi handien kudeaketa eta elkarrekin jarduteko beste agertoki batzuk.

Era berean, Segurtasun Saileko ordezkariek Bavariako Poliziaren Unibertsitatea ere bisitatu dute, Fürstenfeldbrucken. Bertan, poliziaren prestakuntzari eta segurtasun-pertzepzioari buruzko gaiak jorratu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak oso positibotzat jo du bisita instituzional hori, jasotako abegikortasuna eskertu du eta Bavariako Estatuarekin batera egungo eta etorkizuneko segurtasun-erronketan lan egiteko borondatea berretsi du.