Eusko Jaurlaritza “Marinei buruzko 1. Foro Urdina: ekoportuak eta berrikuntza teknologikoa kudeaketa autonomikoan” izeneko forora gonbidatu dute

0

Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariak eta Edurne Egaña EKP – Euskadiko Kirol Portuen zuzendariak “Ekoportua eta berrikuntza teknologikoa autonomia-erkidegoek kudeatutako marinetan” izenburua daraman marinei buruzko Lehenengo Foro Urdinean parte hartuko dute maiatzaren 8an.

Kirol-nautikarako portu eta instalazioak edo “marinak” kudeatzeko esperientziak trukatzeko antolatu den ekitaldiaren barruan Uharteko kabildoak gonbidatuta, GoitiakEmakida eta kudeaketa zuzena autonomia-erkidegoetan: alde onak eta txarrak” gaiari buruzko mahai-inguruan esku hartuko du, eta Egañak “Portuetako organismo publiko autonomikoak: kudeaketaren erronkak” gaiari buruzkoan. Bi mahai-inguruak Cajasieteren egoitzan egingo dira.

Inaugurazioko hitzaldiaren gaia Ekoportuak eta Berrikuntza Kanarietako Portuetan izango da eta hizlaria Pablo Rodríguez Valido Kanarietako Gobernuko Herri Lan, Etxebizitza eta Mugikortasuneko kontseilaria. Aurkezpen-lanak Santiago Ara Kanarietako Kirol Portuen Elkartearen presidenteak egingo ditu.

Emakida eta kudeaketa zuzena autonomia-erkidegoetan: alde onak eta txarrak” gaiari buruzko eztabaidaren moderatzailea Rafael Lasso Rubicón Kirol Portuko kontseilari delegatua izango da, eta hizlariak, berriz, Pablo Marín Murtziako Itsasertzaren eta Portuen zuzendari nagusia, Ignacio Alvares-Ossorio Andaluziako Portuen Agentzia Publikoaren zuzendari nagusia, Marc García Valentziako Generalitateko Kostalde, Portu eta Itsas Gaien zuzendaria, Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria eta Jose Moreno Kanarietako Portuen zuzendari kudeatzailea.

Portuetako organismo publiko autonomikoak: kudeaketaren erronkak” gaiari buruzko hizlariak izango dira Esther Roca Isart  Kataluniako Generalitateko Portuetako zuzendari nagusia, José Antonio Álvarez Galiziako Portuetako presidentea, Antoni Mercant Balearretako Gobernuko Portu eta Itsas Garraioaren zuzendari nagusia eta Edurne Egaña EKP-Euskadiko Kirol Portuetako zuzendaria.

Berrikuntzak

Koordinazio-erronkak, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudiak kirol- eta turismo-portuen erregulazioan eta kudeaketan txertatzea” gaiari buruzko eztabaidaren moderatzailea Jose Juan Calero Prats Calero Marinako presidentea izango da. Hizlariak, berriz, Jose Antonio Morillo Estatuko Portuetako Zerbitzu Juridikoen burua, Pedro Suárez Tenerifeko Portu Agintaritzaren presidentea, Beatriz Calzada Las Palmaseko Portu Agintaritzaren presidentea eta Alejandro Auset, Estatuaren abokatua.

Arratsaldeko gaia “Ekoportua eta berrikuntza: teknologiak eta jasangarritasuna marinen kudeaketan” izango da. Sarrera Elba Bueno Kanarietako Itsas Klusterreko zuzendariak egingo du, eta hizlariak Jordi Carrasco ANENeko zuzendari nagusia, Aleix San Vicente Almarin Green Marinako zuzendaria eta Laura Espinosa Urbidermis Marinasekoa izango dira.

Beste foro paralelo batzuetako gaiak hauek izango dira: Turismoa, garapen ekonomikoa eta eredu jasangarria marinetan; Itsasertzaren eta itsas-eremuen kudeaketa. Kirol-portuen eta eremu babestuen integrazioa beren kasu arrakastatsuekin; Deskarbonizazioa, egokitzapen-planak eta portu erresilienteak; Olatuak eta klima-aldaketa eta denborale historikoak; Klima-aldaketaren ondorioak Kanarietan eta itsas-maila igotzeko joerak; Itsas-ingurunearen behaketa klima-aldaketaren eta adimen artifizialaren arloan; Etorkizunerako portu erresilienteagoak eta efizienteagoak diseinatzea; Klima-aldaketak portuetako azpiegituretan dituen arriskuen analisia; marinetako AECak, mehatxatutako espezieen kontserbazioa eta kudeaketa-planak; edo Deskarbonizazioa, egokitzapen-planak eta eskala anitzeko ikuspegiak portuak klima-aldaketara egokitzeko planak sortzeko.