Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak laguntzak onartu ditu emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeak zuzendaritza organoetan sartzeko

0

Deialdiaren helburua da irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateetako instalazioen eta egoitza sozialen mantentzearekin eta funtzionamenduarekin zuzenean lotuta dauden gastuak ordaintzea 

Gobernu Kontseiluak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak proposatuta, 175.000 euroko laguntza berriak onartu ditu gaur, emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeen talentua enpresen eta erakundeen zuzendaritza organoetan sartzeko.

Dirulaguntza honen helburua da, besteak beste, erakunde onuradunen instalazioen eta egoitza sozialen mantentzearekin eta funtzionamenduarekin zuzenean lotuta dauden gastuak ordaintzea. Zehazki, 25.000 euro erabiliko dira tamaina txikiko edo finantza nahikotasun txikiko emakume elkarteen hazkundea sustatzeko.

Aurreko urteetan bezala, 2025eko deialdia irabazi  asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta dago, hala nola, federazio eta kooperatibei, baldin eta dirulaguntza hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino gutxienez bi urte lehenagotik eratuta badaude. 2024an, zazpi erakunde izan ziren onuradun.