Ehun ikastetxe baino gehiagok irakaskuntza indartzeko 1.278 ordu izango dituzte 25/26 ikasturtean, Hezkuntzak ANPE, AFAPNA ETA UGTrekin sinaturiko Ekitatearen aldeko Ituna aplikatzearen ondorioz

0

Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ehun ikastetxe baino gehiagok errefortzu pedagogikorako orduak izango dituzte 2025-2026 ikasturtean, ikasleen aniztasunari erantzuteko, Nafarroako Hezkuntza Kalitatean eta Ekitatean aurrera jarraitzeko Itunean jasotako akordioen arabera. Itun hori apirilaren 14an sinatu zuen Hezkuntza Departamentuak ANPE, AFAPNA eta UGT sindikatuekin.