Eusko Jaurlaritzako, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatutako jardunaldian hainbat udal eta Foru Aldunditako ordezkari politikoak eta teknikariak, haurtzaro eta gazteriarekin lotura duten elkarte zein GKEtako kideak batu dira gaur goizean Tabakaleran, Donostian.
Jaurlaritzak Haurren eta Nerabeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko Euskal Estrategiatik lehen eta bigarren ardatzak (eskubideen sustapena eta prebentzioa zein hautemate goiztarra eta komunikazioa) landu ditu eta orain fokoa arretan eta erreparazioan jarrita dago. Hirugarren ardatz honetan indarkeria mota desberdinak jasaten dituzten haur eta nerabe guztien eta haien familien beharrei erantzuteko sarea egonkortu nahi da. Era berean, praktika onak jasota aurrera pausuak eman nahi dira ume eta nerabeen bermiktizazioa saihesteko, arreta osoa bermatzeko edo profesionalen espezializazioa indartzeko. Guzti honetan oinarritutako jardunaldi aberatsa izan da gaurkoa.
«Gizarte baten ongizatea neurtzeko, askotan, adin txikikoen eta nagusien zaintzak kontuan hartzen dira. Gure demokraziaren sustrai handietako bat haurrei ematen zaien babesarekin lotuta dago eta bide horretan aurrera pausoak ematen ari gara» esan du Nerea Melgosak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko sailburuak.
Jardunaldian parte hatu duten adituak honakoak dira:
– Eva Sesma Pardo (Haur eta nerabeen psikiatra, Neurozientzia saileko EHUko irakasle elkartua eta Basurtuko ESIko kidea)
– Arantza Fernandez Rivas (Basurtuko Ospitaleko haur eta nerabeen psikiatria ataleko burua)
– María Ullate Rodríguez (Haur eta nerabeen psikologoa)
– Pilar Kaltzada Gonzalez (Save The Children GKEko presidentea)
– Mercedes Bautista Vazquez (Adingabeen fiskala)
– Haur eta nerabeak babesteko eremuan hiru Lurralde Historikoetan garatzen diren programetako profesionalak (gizarte hezitzaileak, gizarte langileak…)
Jardunaldian Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografiko sailburuordeak, Gorka Oraa Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia zuzendariak eta Adrian Lopez Sarachaga Gazteria zuzendariak ere parte hartu dute.