Itzarri Enpleguko BGAEk 2024ko kudeaketa balantzea onartu du asteazken honetan, maiatzak 7, Gasteizen egindako Ohiko Batzar Nagusian. Erakundeak %7,16ko errentagarritasunarekin itxi zuen urtea, eta 90 milioi euroko irabaziak izan zituen. Urte horretan, erakundeak 176 milioi euro handitu du bere ondarea, 1.400 milioi eurotik baino gehiago, eta 4.159 bazkide gehiago izan ditu, 128.851ra heltzen.
2024an zehar errenta finko eta aldakorreko merkatuen portaera positiboak Itzarrik kudeatutako ondarea bultzatu zuen 1.400 milioi euro baino gehiagora iritsi arte. 2005eko apirilean bere ibilbidea hamar milioi eskasetatik hasi zuen, hau da, hazkunde esanguratsua. Bilakaera sendo horrek 504 milioi euro baino gehiago ekarri ditu orain arte metatutako irabazietan, eta horietatik 90 milioi 2024ko ekitaldiari dagozkio, % 7,16ko errentagarritasun nabarmenarekin. Errentagarritasun hori lortu da, errenta aldakorreko ondarearen % 20ko batez besteko esposizioari eutsiz. Zifra hauek zutabe hauetan oinarritzen dira: bazkide kopuruaren etengabeko hazkundea, inbertsioen urteko batez besteko errentagarritasun historikoa (UTBaren % 4 baino zertxobait handiagoa) eta efizientzia operatiboaren hobekuntzak komunikazioen digitalizazioaren bidez eta egitura-gastuak % 0,13ra arte murriztuz, sektoreko baxuenen artean.
ERRENTAGARRITASUNA
Azken 10 urteetan, urteko batez besteko errentagarritasuna UTBn %4,07koa izan da, eta %4,18koa UTBn 2005eko apiriletik, jaiotza datatik. Hala, Itzarrin orduan 1.000 euro jarri zituen bazkideak 2.200 euro baino gehiago zituen 2024ko abenduaren 31n. Hau da, bikoiztu baino gehiago egin da bere ekarpena.
Itzarri Enpleguko BGAEren urteko errentagarritasunak
2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 |
4,15% | 4,82% | 4,43% | -2,03% | 7,03% | 1,41% | 7,78% | -1,53% | 8,16% | 7,16% |
*Iraganeko errentagarritasunek ez dute bermatzen etorkizuneko errentagarritasunik
Itzarri, beste pentsio-plan batzuen aurrean*
Pentsio-planak | 10 urte |
BANAKAKO SISTEMA
Errenta finko mistoa |
3,1%
0,8% |
ENPLEGU SISTEMA | 3,1% |
PENTSIO PLANAK GUZTIRA | 3,1% |
ITZARRI | 4,07% |
*Inverco Datuak 2024/31/12
(gastuen eta komisioen urteko batez besteko errentagarritasun haztatu garbiak)
PRESTAZIOAK
Era berean, prestazioak sortu zirenetik, Itzarrik 228 milioi euro ditu ordainduta, horietatik 2025. urteari 34,5 milioi dagozkio. Kontingentziaren araberako banaketa honako hau da: erretiroagatik 30,6 milioi euro (2023an baino % 20 gehiago); ezintasunagatik 2,2 milioi euro, heriotzagatik 1,3 milioi euro; eta iraupen luzeko langabeziagatik 175 mila euro.
DATU HISTORIKOAK
19/04/2005 | 31/12/2024 | |
Bazkideak | 68.244 | 128.851 |
Ondarea € | 10.166.198 € | 1.401.815.327 € |
Likidazio-balioa | 10,0000 | 22,43070 |
INBERTSIOA EUSKADIN
Itzarrik erreferentziazko posizioari eusten dio Euskadin inbertsio ahalegin handiena
egiten duten borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeen artean, 170,7 milioi
eurotik gorakoa baita. Hau da, ondare osoaren %12,18a.
INBERTSIOA EUSKADIN 31/12/24 | ZENBATEKOA | % ONDAREA |
EUSKO JAURLARITZA / GOBIERNO VASCO | 65.111.524,65 € | 4,64% |
BBVA | 14.864.084,95 € | 1,06% |
TUBACEX | 13.517.100,63 € | 0,96% |
KUTXABANK | 13.325.248,58 € | 0,95% |
IBERDROLA | 7.606.988,77 € | 0,54% |
EROSKI | 6.868.254,61 € | 0,49% |
ARTECHE | 6.450.000,00 € | 0,46% |
CIE AUTOMOTIVE | 4.191.000,00 € | 0,30% |
GESTAMP | 3.699.629,25 € | 0,26% |
EUSKALTEL | 3.452.861,17 € | 0,25% |
GLOBAL DOMINION ACCESS SA | 3.094.535,19 € | 0,22% |
INVEREADY | 2.927.981,92 € | 0,21% |
CAF | 2.900.850,00 € | 0,21% |
FAES FARMA | 2.401.200,00 € | 0,17% |
VIDRALA | 2.145.990,00 € | 0,15% |
NORTEGAS | 1.687.741,48 € | 0,12% |
TRADEBE | 1.497.266,41 € | 0,11% |
NBI BEARINGS EUROPE, S.A. | 493.212,00 € | 0,04% |
START-UPS | 7.176.532,03 € | 0,51% |
ZEHARKAKO INBERTSIOAK | 7.316.908,38 € | 0,52% |
INBERTSIOA GUZTIRA EUSKADIN | 170.728.910,02 € | 12,18% |