Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 160.000 euroko dirulaguntza eman die Aberin, Bargota eta Usuni (Romanzado) landa-merkataritza biziberritzeko. Inbertsio horiek 2026ko urriaren 30a baino lehen eginda egon beharko dute, eta azken egun horretan saltoki horiek martxan egon beharko dute.