Alberto Martínez Osasun sailburuak adierazpenak egin ditu Euskadiko Osasun Itunaren zazpigarren bileraren aurretik. Elkargune honetan Euskadiko osasun, politika eta gizarte eragile nagusiek parte hartuko dute.
«Aditu profesionalek 8 ildo estrategiko aurkezten dizkigute, Mahaiko eragileek aukeratu dituzten profesionalen taldeek hainbat bileratan egindako lanaren ondorio. Hausnarketa kolektiboko prozesu berritzaile bat profesional eta pazienteekin, gure osasun-sisteman bultzatu behar ditugun ildo estrategikoei buruz «, esan du sailburuak.
Estrategia-ildoak aurkezteko lehen bilera honetan 24 ildoetatik 8 azalduko dira, eta lantalde bakoitzeko profesional arduradunek adierazpenak egingo dituzte aurkezpen bakoitzaren amaieran.