Maiatzaren 14tik ekainaren 13ra arte antzeztuko dira
36. Gazteen Antzerki Topaketan 19 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 14tik ekainaren 13ra.
14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleen Topaketan parte hartzaileek hain ezagunak diren hiriko hainbat agertokietan antzezteko aukera izango dute:
- Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa
- Antzoki Zaharra
- Gazteszena (Egiako Kultur Etxea)
- Lugaritz Kultur Etxea (Antigua)
- Intxaurrondo Kultur Etxea
- Kontadores Gazte Zentroa (Bidebieta)
‘
Topaketaren helburu nagusia gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da. Izan ere, antzezle edota publiko izateko aukera dute emanaldietan. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta baita haien sortzaile gaitasuna ere.
Horrez gain, Topaketaren bitartez parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri ematen da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.
Bestalde, ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira; eta, balorazioaz Kimetz Etxabe, Irati Muñoz eta Eider Villalba antzezleak arduratuko dira. Sari banaketa ekainaren 14an izango da Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan.
Donostia Gazteria da Topaketaren antolatzailea eta 36. edizio honetan Donostia Kulturarekin batera aritu da elkarlanean.