
Genero-indarkeriako kasuak goiz identifikatu eta modu egokian erregistratzea gako-ekintzak dira gure ingurunean gertatzen diren feminizidioak iragartzeko orduan. Hau da genero-indarkerian adituak diren Osakidetzako profesionalek egindako ekarpen nagusienetako bat da aurreko hori, Bizkaian azken 12 urteetan gertatutako feminizidioak aztertzen dituen eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiak sustatu duen azterlanari dagokionez.
Osasun-arloan genero-indarkeriaren muturreko kasuen detekzioa hobetuko duten ekintzen garapenari dagokionez, Osakidetzako profesionalek hainbat ondorio atera dituzte, eta, horien artean, honako hau nabarmendu behar da: arreta jarri behar da erregistro egokia egitean; hau da, profesional sanitarioek kasuak goiz identifikatu eta Historia Klinikoan erregistratu behar dituzte, genero-indarkeriako susmoa kodifikatzeko aukera emateko. Horiek dira jardutearen funtsezko ekintzak, halaber ebaluazio bat ere gehitu behar zaio jakiteko adingabeak edo mendekoak dauden tartean.
Horretaz gain, beharrezkotzat jotzen da genero-indarkeriaren biktimaren zaurgarritasuna handitzen duten aldagaiei heltzea (hala nola migrazioa, landa-eremuan bizitzea, toxikoak kontsumitzea, desgaitasunari edo prostituzioa).
Ildo horretan, bereziki erabilgarria da ezagutzea heriotza-indize izeneko iragarpen-elementu bat, horrek adierazten baitu aurretik existitzen den zaurgarritasun-egoera baten biktimen ehunekoa. Gure ingurunean, heriotza-indize handienak landa-eremuaren, migrazioaren eta desgaitasunaren ondoriozko zaurgarritasunari lotuta daude (hurrenez hurren: % 80, % 50 eta % 50).
Biktimen premia indibidualetara egokitutako laguntza
Toxikomaniekin eta psikopatologiekin lotura duten biktima eta erasotzaileen portaerei eta aurrekari pertsonalei buruzko informazio-bilaketa xehea lantzea, biktimen banakako beharretara egokitutako laguntza ematea eta genero-indarkeria kasuetan beste erakundeekin lankidetzan aritzeko beharra.
Osakidetzak genero-indarkerian trebatzen du
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak urteak daramatzate Genero Indarkeriaren estrategia gauzatzen, osasun-arloko profesionalen informazioan eta prestakuntzan oinarrituta. Hori dela-eta, azken bederatzi urteetan, osasun-arloko 21.549 profesionalek jaso dute genero-indarkeriari buruzko prestakuntza. Guztira, genero-indarkeriari buruzko 400 prestakuntza-ekintza baino gehiago egin dira.
Gainera, Osakidetzak bi gida ditu profesional sanitarioei genero-indarkeriaren kasuak detektatzen laguntzeko. 2019an, «Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean nola jardun jakiteko jarduketa-gida» argitaratu zen; iaz, «Genero-indarkeriaren biktima diren seme-alaben aurrean jarduteko osasun-arloko profesionalentzako gida» atera zen.
Bi tresna horiek erreferentzia dira Osakidetzan osasun-langileek genero-indarkeriako egoeretan jardun beharreko moduari dagokionez, eta prebentzioa, detekzio goiztiarra eta esku-hartzea jorratzen dituzte. Bestalde, gidek eskaintzen dituzten jarraibideak testuinguru asistentzial ezberdinetara egokituta daude: etxeko arreta, Lehen Mailako Arreta, larrialdiak, ospitalizazioa edo osasun mentala.