
Maria Chivite Navascues, Nafarroako Lehendakaria, Bruselara joango da bihar, asteartea, asteazkenean eta ostegunean Eskualdeen Komitean parte hartzeko. Bidaiaren programa ofizialean Teresa Ribera Europako Batzordeko Trantsizio Garbi, Justu eta Lehiakorrerako presidenteorde exekutiboarekin bilera bat egingo du, baita Jaume Collboni Bartzelonako alkatearekin ere.