Datorren astean, maiatzaren 15etik 18ra itsasoa protagonista izango da gure herrian. Itsas ondareari buruzko “Hondarribia – Itsas Herria” topaketak ospatuko dira, ‘Itsasoratu’ ekimenarekin batera. Aurkezpena gaur egin da San Pedro kalean, eta han dira Ortzi Alonso Kultura zinegotzia, Estitxu Urtizberea Jarduketa Ekonomikorako zinegotzia, Goio Uriarte eta Maddi Carton udal teknikariak, baita itsas ondare eta itsas aisiarekin loturiko eragile asko.
“Pasa den urten egin genuen Hondarribia Itsas Herria egitasmoaren lehen edizioa eta oso harrera ona izan zu. Ezin dugu irudikatu Hondarribia itsasorik gabe, kantauri itsasorik gabe, eta gure herriak bilakaera bat izan duela argi dago, onerako eta ez hain onerako izan dena, adibidez eboluzio horren ondorioz gure nortasunean galera bat gertatu dela ikusi dugu. Ikuspegi folkloriko batetik begiratuta ez, baizik eta herriko zenbait jarduera ekonomikori begira Gure kezkak ere baditugu” esan du Ortzi Alonso Kultura zinegotziak.
Zentzu horretan, iaz egindako lanari jarraiki, itsasoaz gain landa eremura horretara gerturatzeko saiakera berezia egingo dugu. Itsasoa itsasoa da, baita ibaia ere. Horregatik, aurten Udalak berreskuratu duen gabrarraren aurkezpen ofiziala egingo dugu Itsas Etxearen kanpoaldean jardunaldi hauen barnean. Larunbata 17an izango da, 11:30ean.
Jardunaldien erdigunea Itsas Etxea Auditoriuma eta San Pedro kalea izango dira. Azken honetan jarriko da hilabete luze iraungo duen Inaxio Igos hondarribiarrak egindako egungo ontzien flotaren erakusketa adibidez.
Jardunaldiak Udalak antolatzen baditu ere, elkarte desberdinekin era naturalean egindako elkarlan bat bada ere, eta denei eskerrak eman nahi nizkieke horregatik” gehitu du Alonso zinegotziak.
Informazio osoa: https://www.hondarribia.eus/eu/-/hondarribia-itsas-herria-itsas-topaketak-2025
Itsasoratu igandean San Pedro kalean
Itsasoratu egitasmoak itsasoarekin lotura zuzena duten egungo aktibitate ekonomikoei begiratzen die. “Orain artean aktibitate horiek turismoarekin lotzen ziren. Eta badu zentzua, noski, baina gure asmoa hondarribiarren artean ezagutzera ematea zen” azaldu du Estitxu Urtizbereak.
“Pasa den urtean asteburu desberdinetan egin genituen, eta aurten egokia iruditu zaigu naturala den uztartze bat egitea. Hala, 4 egunetako jardueren azken eguna honi dedikatuko diogu, 11 enpresa desberdinek aukera izango dutelarik bere eskaintza aberatsaren berri emateko San Pedro kalean, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin.
Guztira 11 postu ezarriko dituzte: Central Surf, Estatxa, Hondarribiko Bela eskola, Ipar Adbenture, Kayak Basque Country, JC Poseidon, Navegavela, Ocean Tours Hondarribia, www.PescaHondarribia.com, Surf Tecnica eskola, eta Water Joy Hondarribia. Hortaz gain, errealitate birtualeko stand bat jarriko da, zuzeneko musika eta haurrentzako tailerrak eskainiko dira ere.