«Nafarroako Museoek» herritarrei irekitako jarduerak antolatu dituzte Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan

0

Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak Museoen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza programa antolatu du hilabete honetarako. Datorren igandean, Nafarroako Museoek beren erakusketetara libreki sartzeko aukera emango dute, eta Kulturak Museoen Nazioarteko Kontseiluarekin adostutako lelo bat hartuko dute: «Nafarroako Museoak, Hezkuntza eta Ikerketarako Guneak». Kultura-erakunde horiek beren komunitateen eraldaketan eta XXI. mendeko erronkei emandako erantzunean duten eraginari buruz sentsibilizatzeko gonbita.