Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bat egin du 2025eko Euskaraldiarekin

0
PRUEBA

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bat egin du 2025eko Euskaraldiarekin, euskararen erabilera aktibatzeko xedea duen ariketa sozialarekin.

Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburua buru dela, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko langileek atxikimendua erakutsi diote ekimenari, Lakuako egoitza nagusian egin den bilkuran.

Aurten maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko da Euskaraldia, “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean, herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Euskaraldiaren laugarren edizio honetan ere herritarrek Belarriprest edo Ahobizi gisa parte hartzeko aukera izango dute.