«San Isidrok landa-garapenaren arlo horretan erabat inplikatuta dauden erakundeak eta gizartea ditu Euskadin»
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak San Isidro azokan parte hartu du gaur goizean, Arabako Arespalditza herrian. Bertan behi-azienden lehiaketa ikusi du eta Aiara bailarako eta Araba osoko bertako produktuen postuetan ibili da.
«Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila sektorearen eskutik ari da lanean, lan-baldintzak eta produktibitatea hobetzeko. Horregatik, 2025. urte honetan, belaunaldien arteko errelebo-estrategia handinahia azpimarratu nahi dugu bereziki, landa-eremua gure gazteriarentzat erakargarri egin dezan; landa-garapena, sektorea bizitza jasangarrirako alternatiba ezin hobea bihurtuko duen etorkizun hurbilari begira, eta 150 milioi euro inguruko Laguntza Plana aktibatu dugu euskal eremuarentzat «, esan du.
Amaia Barredok adierazi duenez, «San Isidrok Euskadin baditu landaren eta itsasertzaren garapenean inplikatutako erakundeak eta gizartea»






