Gobernu Kontseiluan aurkeztu dira udal titularitatepeko euskaltegi publikoei zuzendutako laguntzak gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 100.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara.
HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta dauden, eta datu guztiak egunean dituzten zentroek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek. Diruz laguntzen diren ekipo teknologikoak, funtsean, arbel digitalak eta proiektoreak izango dira eta helburu hauetara bideratutakoak izan beharko dira, besteak beste: ikasleen interakzio digitalerako, urrutiko irakaskuntza birtualerako, bilera birtualetarako, bideo-konferentzietarako, saioen grabazioetarako, dokumentuen elkarbanaketarako edota aurkezpen interaktiboetarako.
Diru-laguntza hauek jaso nahi dituzten zentroek eskariak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2025eko urriaren 17an amaituko da