Frankismo berantiarreko auzo-mugimenduak demokraziarako aldaketaren eragile gisa

0

María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak frankismo berantiarrean auzo-mugimenduek “gure Historiaren subjektu aktibo” gisa egindakoa aldarrikatu du. “Gaur egun bizi garen Euskadi demokratikoaren ernamuina izan ziren, etengabeko irakinaldian zegoen garai batean, non auzokideen militantziak, langileek, kulturak, feminismoak, eta Espainiako hainbat lekutatik etorritako pertsonek ukabilkada eman zuten frankismo berantiarreko taula politiko eta sozial ahulean”.

Golem Alhóndiga zinemetan, Gogorak antolatuta, ‘Euskadiko auzo-mugimenduaren historia eta memoria’ zineforumaren aurkezpenean hartu du parte San Josek, gaur arratsaldean. Bertan, Marcel Barrena zuzendariaren ‘El 47’ film luzea proiektatu da, Eduard Fernández protagonista duena.

María Jesús San Josék «auzoetan, lantegietan, kaleetan eta aktibismo kulturalean eraldaketa sozioekonomiko, kultural eta politikoaren subjektu aktibo bihurtu ziren hainbeste pertsona» aitortu nahi izan ditu. Azken batean, gure historiako subjektu aktiboak «.

‘El 47’ filmak estatu osoko trantsizioan auzo-mugimendua ikusarazteko balio izan du. Jarduera honekin, Gogorak Bilbon gertatutakoa hurbildu nahi du, Euskadiko mugimendu horren adibide gisa, kolektibo horiek eta haien aktibismoa Euskadiko memoria demokratikoan txertatzeko.

Proiekzioaren ondoren, Gogora Institutuko zuzendari Alberto Alonsok gidatuta, José Antonio Pérez EHUko Historia Garaikideko irakaslea eta Karmele Ikazuriaga eta Joseba Franco Bilboko auzo-mugimenduko aktibista solastu dira.

Ekimen hau Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren arteko lankidetza-esparruan sortu da. Idazkaritza horrek, Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrenaren esparruan, programa zabal bat garatu du Espainian demokrazia sendotzeko funtsezko ekarpena egin zuten erakunde, kolektibo eta mobilizazioei balioa emateko, ‘Espainia Askatasunean. 50 urte’ programaren barruan.