Gobernu Kontseiluak turismoren arloko ekintzailetza eta lehiakortasunerako laguntzak onartu ditu

0

Gaur onartu dira Gobernu Kontseiluan turismoaren arloko ekintzailetzarako eta enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak (EMET) 2025, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatuak. Laguntzek 2024ko deialdiko 1.285.000 euroko aurrekontu bera dute, ekintzailetza eta lehiakortasun turistikoa indartzeko eta bultzatzeko.

Laguntzen helburua da Euskadin tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzen laguntzea, baita euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea ere, berrikuntza teknologikoa, turismo-eskaintzaren hobekuntza eta optimizazioa eta/edo turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea sustatuz.

Negozio turistiko berriak sortzeko ekintzailetzarako zuzkidura 500.000 €-koa da, eta enpresa turistikoen lehiakortasuna hobetzeko, berriz, 785.000 €-koa.

Programa honen onuradunak turismoaren arloan diharduten enpresa hauek dira: alojamendu-enpresak eta jatetxeak, bitartekaritzakoak, turismo-garraiokoak, turismo aktibokoak, kongresuen antolatzaile profesionalak, turismo-gidak eta autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak.