Amaia Barredo, Amurrioko Txakolin Egunean

0

Amaia Barredok Arabako Txakolinaren ekoizleek Amurrion eta Aiaraldean egiten duten lana goraipatu du, «kalitate maila paregabeak lortuz eta ostalaritzako mahai eta establezimendu onenetan agertuz».

Raul Perez Iratxeta sailburuordearekin batera, Amaia Barredo Amurrioko 2025 Txakolin Egunean parte hartu du. Txupinazoa eta topa egin dute udaletxean, eta Arabako herriko parkean jarritako hainbat postu zeharkatu dituzte.