Begoña Pedrosa: «Euskararen desafio zahar eta berriei elkarlanean ekiteko garaia da eta anbizio handiko proiektuak martxan jartzeko»

0

Hezkuntza sailburuak azken hamarkadetan eskola bidezko euskalduntzeak hartu duen pisua  azpimarratu du eta gaineratu du, aurrerantzean euskara herritar guztien inklusiorako elementu kohesiogilea izan behar dela.

Begoña Pedrosa sailburuak aurtego Ibilaldiari hasiera emateko ekitaldian parte hartu du. Bere hitzaldian familiak, hezitzaileak, irakasle eta ikasleak, hezkuntza zein herri arduradunok elkarrekin egotea balioetsi du, gaur egungo Euskadi berrian, “eragin berezi eta erabakigarria” baitute denek “gure ikasleek bizi duten hezkuntza ibilbide guztian”.

Pedrosa sailburuak lidergoa, irakasleen atxikimendua, konpromisoa eta aurrerapausoetan egin du azpimarra. Izan ere, gizarte bezala, erronka berrien aurrean gaudela adierazi du, “garaiak aldatu dira, gizartearen erradiografia eginez gero, orain dela 35-40 urteko argazkiak eta egungoak ez dauka zerikusirik. Hortaz, garai eta behar berriei erantzuna emateko, erantzun berriak behar ditugu”.

Familiek hizkuntzak, kultura, balioak, oinarrizko jakintza eta egiteko moduen transmisio lan zuzena egiten dutela aitortu du sailburuak. “Euskararen desafio zahar eta berriei elkarlanean ekiteko garaia da eta anbizio handiko proiektu berrituak martxan jartzeko” gaineratu du.

Ibilbide oparoa eta erronka berriak

Pedrosak gogoetarako tartea ere izandu Ibilaldian; azaldu duenez, eskola bidezko euskalduntzeak hartu du pisua azkenengo hamarkadetan. “Lau hamarkadatan, bikoiztu egin da euskaldun kopurua. Munduan ezagutzen den hizkuntza gutxitu gehienen kontrako norantzan doa aurrera Euskadiko eredua. Izan ere, lehen urrats haietatik hona fruitu emankor asko lortu dugu”.

Bilakaera positibo honen arrazoi nagusi bezela aipatu ditu gizarteak euskararen alde egindako apustua, alde batetik eta hezkuntza-sistemak D ereduaren bitartez “eraiki duen hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntza dimentsio pedagogiko eta didaktikoa, bestetik”.

Murgiltze eredua

Hezkuntza sailburuak gaurko eguna baliatu du euskara herritar guztien inklusiorako elementu kohesiogilea izan behar duela berresteko. Iragarri duenez, Euskal Hezkuntza Sistemaren murgiltze ereduaren “berrikuntza gogoeta batean” gaudela esan du. Testuinguru horretan, besteak beste “etorri berrien eskolatzearen eta euskalduntzearekin, pizgarri oso esanguratsu batzuk sortu direla” ere esan du . Ezer bada erronka hau, gure etorkizuna irudikatzen laguntzen ari zaigun bide-orria d.. Gure lurraldera datozen etorri berrien harrera eta haien ikaskuntza prozesuan arreta jartzeak eraman gaitu orain arteko egiteko moduak berpentsatu eta ekarpen berriak egitera”.

Euskarazko kultura bizi eta ikasteko aukera gehiago zein hobeak sortzea ezinbestekoa da gure hezkuntza sisteman. Izan ere, Ikastetxeak eta komunitateak funtsezko tresna dira gure kulturaren transmisioan.