“Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua”

0

Atzo bukatu zen Euskaraldia, hizkuntza ohiturak euskarara gerturatzeko 11 egunetako ariketa praktikoa. Milaka lagun, boluntario, langile, bildu ditu beste behin ere ariketak, Santurtzitik Zegamara, Barkoxetik Tuterara. Harro egoteko moduan gaude euskaltzale guztiok.

Hamaika egun hauek posible izan dira, aurretik beste dozenaka hilabete prestaketa lanetan igaro dituztelako batzorde, entitate eta lantalde askotan. Zorionak eta eskerrik asko denei.

Eta zorionak, noski, txapa paparrean jantzi eta Euskaraldian parte hartu duzuen belarriprest eta ahobizi guztioi.

Informazio gehiago