Nerea Melgosa: «GAZ bulegoetan gazteen ongizate emozionala lantzen hasiko gara»

0

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak immigrazioari buruzko eztabaida baretzea defendatu du gaur Radio Popular-Herri Irratian egindako elkarrizketa batean. Nerea Melgosak adierazi du euskal administrazioek uneoro eman dituztela Estatuko gobernuak adingabeei buruz eskatutako datuak. «Madrilen parte hartu dugun azken konferentzia sektorialetan ez da ezer konpondu, PPren eta PSOEren arteko liskarrak baino ez ditugu ikusi. Euskadin srio aritu gara eta datuak eman ditugu beti» azpimarratu du Melgosak.

Era berean, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak beste behin ere Immigrazioko Egitura Plan bat eskatu du. «Seriotasuna, zorroztasuna eta memoria ekonomikoa dituen plana» gaineratu du Melgosak. Era berean, Eusko Jaurlaritzak eskatzen du Euskadi iparreko muga izatea eta Immigrazioko Egitura Planak kontingentzia-plan bat txertatuta izatea, plan hori iristen den pertsona kopuruaren arabera modulatu ahal izateko.

Radio Popular-Herri Irratiko elkarrizketan, Euskadiko jaiotze eta gazteen egoeraz ere galdetu zaio. «Euskadiko biztanleriak ez du behera egin, jaiotza-tasa txikiarekin ere gora egin du» adierazi du Nerea Melgosak. Erronka demografikoari aurre egiteko tresnei dagokienez, sailburuak gogorarazi du Euskadi dela Estatuan zuzeneko laguntzak (haur txekea) ematen dituen autonomia-erkidego bakarra dela eta laguntza mota horiek areagotu egingo direla. «Guraso bakarreko familien egoera hobetzeko dekretu berri bat ere onartuko dugu», gaineratu du Melgosak. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak adierazi duenez, Eusko Legebiltzarrean oposizioa ez da egia osoa esaten ari, Eusko Jaurlaritzak erronka demografikoa hobetzeko ezer egiten ez duela esaten duenean.

Gazteen beharrei dagokienez, sailburuak adierazi du emantzipaziorako zerbitzua ematen den GAZ bulegoen sarean gazteei arreta emango zaiela. «Gazte batzuei, baliabide ekonomikoez gain, emantzipatu ahal izateko ongizate emozionala falta zaiela konturatu gara» adierazi du Melgosak. Sailburuak adibide gisa jarri ditu lehen etxebizitza erosi nahi duten gazteei laguntzeko Emantzipa laguntzak, eta azpimarratu du GAZ bulegoetan behar duten gazteei psikologikoki laguntzeko ongizate emozionala lantzen hasiko direla.