EDA Drinks & Wine Campusek eta Espainiako Garagardogileen Elkarteak garagardo-teknologiari buruzko etengabeko prestakuntzako master bat diseinatu dute ikuspegi global eta berritzaile batetik. Programak sektoreko balio-kate osoari helduko dio, eta ikasleei garagardoaren munduaren ikuspegi holistikoa emango die.
Masterrak estatuan eta nazioartean garrantzi handiena duen “elikadurako sektore likidoetako” bati buruzko ikuspegi bereizgarria emango du. Prestakuntza-programa honek garagardoaren sektore osoaren bultzada du, eta sektore horrek bere ezagutza eta esperientzia guztia jarriko ditu, Espainiako Garagardogileen Elkartearen eta haren konpainien bidez, curriculuma diseinatzean, nazioartean erreferentzia izango den master bakarra bihurtuz.
Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “EDA Drinks & Wine Campusen zutabeetako bat lehen mailako entitateekiko lankidetzan oinarritutako bikaintasuneko prestakuntza da. Garagardogileen Elkartearekin egindako akordio horrek filosofia hori islatzen du, eta balio handiko programa akademiko bat garatzeko aukera emango digu. Guretzat ohore bat da edarien sektoreko erreferenteetako batekin batera lan egitea nazioartean erreferentea eta bakarra izango den masterra sortzeko”.
Elisa Ucar EDA Drinks & Wine Campusen zuzendariak azaldu duenez, hezkuntza-erakundea “oso pozik dago akordio hau sinatu izanarekin; izan ere, garagardoaren sektorearen elkarlana eta batasuna adierazten ditu. Etengabeko prestakuntzako master hau gaur egungo ikuspegi zorrotz eta berritzaile batetik diseinatu da, eta nazioartera begira”.
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak adierazitako akordioaren garrantzia baloratu du; izan ere, garagardoak, ibilbide luzea du Euskadin, duela hamar urtetik “Basque Beer” elkartearekin egiaztatzen ari garen bezala.
Bestalde, Amaia Barredo adierazi duenez, «Euskadin, batez ere Araban, 12.857 hektareako azalera erabiltzen da garagarra landatzeko – neguko 5.143 ha eta udaberriko 7.714 ha –, hektareako 5.500 kilogramoko produktibitatearekin eta 70.714 tona bilduta. Era berean, nabarmendu du «labore mota horrek garagardoa ekoizteko izan dezakeen potentziala, betiere gure sektorearentzat errentagarritasun-baldintzak betetzen badira».
“Bertako lehengai naturala dibertsifikatu egiten da ia 300 garagardo-barietatetan, beren nortasunari eta ñabardurei eutsiz. Gaur egun, bertako produktuaren –lupulua eta malta garagarra– % 26ko lotura lantzen dugu, eta kopuru horrek gora egingo du Arabako lurraldeko tokiko nekazarien laguntzarekin. Horretarako, ekimenak sustatzen ditugu milioi 1 litro ekoizten dituzten 17 garagardo-enpresarekin”, adierazi du Barredo sailburuak.
Jacobo Olallak, Espainiako Garagardogileen Elkartearen zuzendari nagusiak, positibotzat jo du lankidetza-hitzarmena, eta nabarmendu duenez, “EDA Wine & Drinks Campusekin egindako akordioak beste maila batera eramango du gure garagardo-masterra, oraingo eta etorkizuneko garagardogile maisuak nazioartean erreferentziazkoa den zentro batean trebatzeko”.
Ildo beretik, Eduardo Olmedok, Garagardogileen Elkartearen zuzendaritzako kideak, azpimarratu duenez, “gaur egungo Garagardoaren eta Maltaren Goi Eskolaren eta Basque Culinary Centerren arteko uztarketa hori benetako iraultza izango da prestakuntza-mailan, eta gaztelaniaz mintzatzen den garagardo-eskolarik onenaren oinarriak finkatuko ditu”.
Bestalde, Felisa Bartolomék, ESCYMeko presidenteak, erantsi du “urteetan metatu den ezagutza eta prestakuntza-esperientzia guztia transmititzeko unea da, oinarri horrekin master bakar eta punta-puntakoa eraikiz”.
Hurrengo urratsei dagokienez, prestakuntza-programa lantaldeen bidez diseinatuko da, eta asmoa da izen-emateak datorren urtean ateratzea. Prestakuntza ematen 2027an hastea aurreikusten da, eta masterra emango du Basque Culinary Centerrek, Gastronomia Zientzien Fakultateak EDAn. Jaisteko irudiak esteka honetan.
EDA
EDA Drinks & Wine Campus Basque Culinary Centerrek garatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Arabako Foru Aldundiak sustatzen dute, Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
EDAk edarien eta ardoaren bidez garapen ekonomiko eta sozial jasangarria sustatuko du, eta, horretarako, talentua erakarriko du eta unibertsitate-prestakuntza eta master espezializatuak eskainiko ditu Basque Culinary Center – Gastronomia Zientzien Fakultatetik, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatuko ditu eta sektorera ezagutza transferitzera bideratutako ikerketa-ildoak garatuko ditu, betiere nazioarteko proiekzioarekin, ikuspegi integral batekin eta bikaintasunetik.
EDA Drinks & Wine Campusek nazioarteko proiektu aitzindaria osatuko du. Gasteizko eta Laguardiako egoitzetatik, bai eta Donostiako Basque Culinary Centerren egoitza nagusitik ere, ardoaren eta edarien sektorea eraldatzen lagunduko du, berrikuntzaren nazioarteko erreferente bihurtuz eta enpresei osagai bereizgarria emanez, mahastizaintza eta agronomia, elaborazioa, kudeaketa, merkaturatzea, hospitalitatea, negozioen diseinua, eta beste hainbat alderditatik, bikaintasun-, jasangarritasun- eta osasun-printzipioak oinarri hartuta eta garapen ekonomiko eta soziala sortuz.
Espainiako Garagardogileen Elkartea
Espainiako Garagardogileen Elkartea 1922tik estatuko garagardo-ekoizpen ia osoa ordezkatzen duen erakundea da. Elkarte horrek honako enpresa hauek biltzen ditu gaur egun: MAHOU SAN MIGUEL, DAMM, HEINEKEN ESPAÑA, HIJOS DE RIVERA, GRUPO AGORA, COMPAÑÍA CERVECERA DE CANARIAS, AGÜITA!, ALMOGAVER, ALTHAIA, CERVEZAS ANTIGA, ARRIACA, B&B, BARCELONA BEER COMPANY, BASQUELAND, BIDASSOA BASQUE, BLACKLAB,BREWERY, BOGA, CALEYA, CÁTEDRA BEER, CCVK, DOUGALL´S, EL CAMINO, CERVEZA ESPIGA, GARAGE BEER CO, CERVEZAS GRAN VÍA, LA CANIBAL, LA CIBELES, LA FEM, LA PIRATA BREWING, LA SAGRA, LA SALVE, MALTMAN BREWING, CERVEZAS MOND, MONTSENY, MORLACO BEER, NAPARBIER, NAO LANZAROTE, OCTAVO ARTE, OSO BREW CO, PENINSULA, ROCKERBEER, SAN FRUTOS, SCONE CRAFT BEER, SOMA, TYRIS, VILLA DE MADRID, CERVEZAS YRIA, ZETA, bai eta AECAI (Garagardo Artisau eta Independenteen Espainiako Elkartea) ere. Garagardogileen Elkarteari buruzko informazioa: http://www.cerveceros.org