Sanjuandegiko festetan, indarkeria matxistarik gabeko gunea

0
Sanjuandegiko festetan, indarkeria matxistarik gabeko gunea

Egitarau zabala izaten dute Sanjuandegiko festek, baina ostirala eta larunbata izaten dira jende gehien biltzen duten egunak. Horietan, indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko du udalak.

Ohiko lekuan egongo da: Baigera II tabernaren aurrean, eta 20:00etatik 01:00ak arteko ordutegia izango du.

Oro har, emakumeak eta LGTBI+ kolektiboko herritarrak indarkeria matxistaz kontzientziatzeko gunea izango da. Herritarrek indarkeria matxistarekiko bizipenak, iritziak eta interesak partekatzeko aukera izango dute, eta indarkeriari aurre egiteko baliabideen inguruko informazioa ere eskuratu ahal izango dute.

Festetan indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa