Amaia Barredok Arkautiko Ereduzko Etxaldea erakutsi dio Txileko enpresa ordezkaritzari

0

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, HAZI Fundazioaren egoitza den Arkauteko Ereduzko Etxaldearen instalazioak erakutsi dizkie Txileko 70 enpresarik osatutako ordezkaritza bati.

Taldea agenda ekonomiko eta instituzional bizia garatzen ari da egunotan, eta Imanol Pradales lehendakariak hartu du gaur goizean, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera.

Txilek 49 euskal enpresa ditu, bereziki aholkularitza eta ingeniaritza, agroindustria eta energia arloetakoak. Bazkide komertzial garrantzitsua da, 290 euskal enpresak erregulartasunez esportatzen baitute herrialdera, makineria elektrikoa eta ekipo-ondasun mekanikoak nabarmenduta.