- Ikerketatik ondorioztatzen diren xehetasunen zain, familia barruko indarkeria matxistaren kasu baten aurrean gaude, eta indarkeria bikarioa izan daiteke
- Emakundeko zuzendariak babesa adierazi die familiari eta biktimaren inguru hurbilenari, eta Udalak deitutako gaitzespen-elkarretaratzean parte hartu du
Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak irmo gaitzesten du Bilbon gizon batek bere alaba hil izana, eta babesa ematen die biktimaren amari eta haren ingurune hurbilenari. Halaber, indarkeria matxistaren kasuetarako administrazioaren baliabideak eta zerbitzuak euren esku jartzen ditu.
Kasuaren ikerketatik ondoriozta daitezkeen xehetasunen zain, familia barruko hilketa matxista baten aurrean gaude, indarkeria bikarioa izan daitekeena.
Zentzu horretan, Emakundek indarkeria matxistaren izaera estrukturala eta latza gogorarazi ditu, baita harreman mota desberdinetara hedatzeko, transmititzeko eta egokitzeko duen gaitasuna ere. Ez gaude gertakari isolatu baten aurrean, baizik eta gure gizartean emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasunaren beste ondorio baten aurrean, horren adierazpenik muturrekoena emakumeen aurkako indarkeria matxista izanik.
Horrela, lanean jarraitu behar dugu berdintasun-politikek eragina izan dezaten politika publiko guztietan eta gizarteko eremu guztietan, eta herritar guztiakanimatzen ditugu gaitzespena adieraztera, pertsona guztien inplikazioa ezinbestekoa baita emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Bilboko Udalak deitutako gaitzespen elkarretaratzean parte hartu du.