Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Pasaiako, Bermeoko eta Ondarroako ikastetxeetan nautikaren eta arrantzaren arloko ikasketak egiteko bekak deitu ditu

0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskolan, nautikaren eta arrantzaren arloko ikasketak egiteko 2024-2025 ikasturterako beka-deialdia egiteko denari.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arrantzarekin zerikusia duten sektoreetako langileen trebakuntza-politikari eusten dio. Horregatik, arrantza-sektorearen premia eta berezitasun sozioekonomikoei erantzuteko, itsasoko langileei eta, oro har, merkatuaren betekizunetara egokitutako prestakuntza jaso nahi duten guztiei bekak emateko deialdia egiten du, Europatik eskatzen denari egokitutako prestakuntza jaso dezaten aipatutako arrantza sektorearen mesedetan.

Halaber, deialdian, bekak ematen zaizkie lantokiko prestakuntzako moduluei, heziketa-zikloen parte diren aldetik (B eta C mailak), betiere 3. zerrendako arrantza-ontzietan egiten badira. Euskal Autonomia Erkidegoari emandako eskumenaren barruan nautikako eta arrantzako ikasketak Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Hezitako Eskolan egiteko 2024-2025 ikasturterako beken deialdiaren oinarriak onartu dira.

Finantzaketa

2024-2025 ikasturterako deitutako bekak finantzatzeko gehienez ere ehun eta berrogei mila bostehun eta sei (140.506) euro bideratuko dira, eta, eskaeraren arabera, % 40 handitu ahal izango da zenbateko hori. Onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren arloko ikasketen hiru eskoletako edozeinetan, adierazitako ikasketetan, matrikulatuta egon diren pertsonak; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskolaratzeko beka- eta laguntza-deialditik kanpo geratu direnak.

Baita prestakuntzaren zati praktikoa jarduneko arrantza-ontzidiaren erroldan 3. zerrendan dauden arrantza-ontzietan egin nahi dutenak ere.