Eskubide Sozialek Ikuspegi Dialogikoari buruzko bi prestakuntza bultzatuko dituzte NUPen, Administrazioak herritarrei ematen dien arreta hobetzeko

0

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak ikuspegi dialogikoari buruzko bi unibertsitate-mikrokredentzial antolatu ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) irakatsiko dira ekainean, irailean eta urrian. «Ikuspegi dialogikoa duen sare-lanerako sarrera eta orientazioa» izeneko prestakuntzaren aurkezpena gaur goizean egin da Kondestablearen Jauregiko ekitaldi-aretoan. Carmen Maeztu kontseilariak parte hartu du ekitaldian, eta eredu horren garrantzia azpimarratu du, «pertsonak erdigunean jartzen dituelako eta kronifikatzen diren kasu konplexuak konpontzen laguntzen duelako».