
Turismo sektoreko profesionalek eta Nafarroako Gobernuko eta toki entitateetako teknikariek «Nafarroa Aztarna Positiboa» topaketan parte hartu dute gaur goizean. Turismo Zuzendaritza Nagusiak sustatu du ekimen hori, eremu horretako eragileekin lankidetzan, turistek beren bidaiaren karbono-aztarna iraultzeko esperientzia paregabeetan parte har dezaten bultzatzeko.