Mikel Irujo, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Villatuertako Largoiko ingeniaritza-enpresan izan da berriki. Enpresa hori prozesu industrialen automatizazioan espezializatuta dago. Enpresak Foru Gobernuaren 85.858 euroko laguntzak jaso ditu, I+G proiektuak inbertitzeko, lehiakorrak izateko eta garatzeko hainbat deialdiren bidez.