Landa Garapenak 10 milioi eurorekin finantzatuko ditu nekazaritza-ustiategietako inbertsioak

0

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak nekazaritza ustiategietako inbertsioak finantzatzeko laguntzen deialdia argitaratu du NAOn. Departamentuak 10.000.000 euro bideratuko ditu Nafarroako nekazaritza-ustiategien merkatuari eta lehiakortasunari begirako orientazioa hobetzeko. Titularrek datorren abuztuaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskabidea, izapide-fitxaren bidez.