Imanol Pradales Lehendakariak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuarekin eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuarekin batera, ‘Eskola Jasangarria’ ziurtagiria eman die gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzako 2030eko Eskola Agenda programan parte hartu duten Euskadiko bederatzi ikastetxeri.
Gesaltza Añanan (Araba) egindako ekitaldian, ikasle, irakasle, zuzendaritza-talde eta ikastetxe horietako udalerrietako udal ordezkariak izan dira.