Bengoetxea lehen lehendakariordeak iragarri du Eusko Jaurlaritzak A2 mailara zabalduko duela doakotasunerantz aurrera egiteko politika

0

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 oinarrizko mailan matrikulatzen den pertsona orok ia doan egin ahal izango du. Irailetik aurrera izango den berritasun hau iragarri du lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Cadena Ser irrati-kateko La Ventana Euskadi saioan egindako elkarrizketa batean.

Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza doakotasunaren aldeko apustua egiten HABEren bitartez.  Doakotasun politika bere fruituak ematen ari dela azaldu du lehendakariordeak. Horri esker, oinarrizko mailan (A1) matrikulazioak % 20 igo dira, eta 16-18 urteko ikasleen artean, berriz, % 73 C1 mailan. Bengoetxeak azaldu duenez, hizkuntza jakitea eta ikastea da Eusko Jaurlaritzak indartu nahi duen esparru bat, arlo sozio-ekonomiko, arlo digital, giza harremanak eta prestigioarekin batera.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, datorren ikasturtean A2 mailan matrikulatzen den pertsona bat 310 euro ordaitzetik 70 eurora pasatuko da, gutxi gorabehera.

Gaur egun 35.000 pertsona inguru ari dira munduan euskara ikasten.