Abere-lehiaketetan parte hartzeko, liburu genealogikoak sortzeko eta kalitate genetikoa egiaztatzeko probak egiteko
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei 2025erako dirulaguntzak emateko denari. Produkziorako arraza garbien abeltzain-elkarteei zuzendutako diru-laguntzak dira, arraza horiek kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko.
2025eko ekitaldirako aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 600.000 euro erabiliko dira Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargura. Hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak: abere-lehiaketak antolatzeko eta lehiaketa horietan parte hartzeko gastuak; liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko gastuak; eta ganaduaren kalitate genetikoa edo errendimendua egiaztatzeko proben gastuak